TOPOGRAFIA ETA BIOESPELEOLOGIA

Azken bi irteeratan, gure jubilatuen taldea (Poti eta Jabi), beti bezala, topera ibili da. Batetik, Aitzabal zonaldeko kobazulo txiki batzuetan topografiak egiten aritu dira eta, beste alde batetik, Arantzazu inguruko koba batean ibili dira bitxoak bilatzen. 


Irteera honetako helburua Aitzabal 19 topografiatzea da, Aitzabal ekialdean kokatuta dagoena. Anton kobatik igo eta ia tontorreraino iristean ekialdera jo behar da. Bidean, ertz batean koba berri bat topatu dute (Aitzabal 31 izendatua). Ertz berberan baina iparraldera mugituta, bost metrotara, beste koba berri bat aurkitu dute (Aitzabal 30 izendatua). Puntu honetatik zazpi bat metrotara, azkenean, Aitzabal 19 kobarekin topo egin dute. 

Bueltan datozela beste kobazulo berri batekin suertatu dira (Aitzabal 32 izendatua). Koba honek sarrera estu bat dauka eta belarrez estalita dago, ia ez da ikusten. 

Beraz, azkenean, lau koba katalogatu eta topografiatu dituzte. Beraien artean hiru koba berri. Txikiak diren arren, taldearentzat, guztiak interesgarriak dira. 

Bigarren irteeran, goizean goiz Poti, Santi eta Jabi elkartu dira. Hasieran kobaren bukaeraraino joan dira, beheko pisua ikutu gabe, eta hemendik gazta jartzen hasi dira. Gazta animalitxoak erakartzeko jartzen da, ondoren, hurrengo astean etorri eta izendatu eta zenbatuko direnak. Gero, informazioa hau zientifikoei bidaltzen zaie beraien dokumentuak garatzeko. 


Hala ere, nahiz eta aurreko astetik gaztarik jarrita ez egon, gure taldea bitxoak bilatzen jarri dira. Hasieran, Potik eta Jabik, ez dute ezer aurkitu baina hortik denbora batera armiarmak, Scoliopterix libatrix, Triphosa dubitata tximeletak eta pare bat saguzar (Hipposideros generokoak) ikusi dituzte.

Galeria nagusian Zospeum barraskilo batzuk hartu dituzte (hilda), baita bi Cranogona (ehun-hanka), Speonomus bat eta Collenbola bat ere.

Bitartean, Santi, kobatik erdi galduta ibili da argazkiren bat ateratzeko leku baten bila. Galduta zebilela, haizea botatzen duen zulotxo batekin topo egin du. Esan beharra dago, berak eta Jabik sentitu dutela haizea, Potik aldiz ez. Hala ere, alde berri hori irekitzera eta esploratzera bueltatu beharko dira. 




Iruzkinak