BRONTZE AROKO HILOBIRATZE BATEN AURKIKUNTZA
Emakume baten hezurrak aurkitu ditugu. Arantzazu inguruko koba baten egin dugu aurkikuntza. Hezurrak aurkitu ondoren, horien argazkiak adituei bidali dizkiegu. Adituek gure susmoak konfirmatu dituzte, emakume baten aldakako hezurrak dira . Aldundian aurkikuntzaren berri eman dugu eta hango teknikaria etorri da hezurrak jasotzera. Segur aski, Brontze Aroko hilobiratzea izango da. Garai hartan, orain dela 4.000 urte edo, ehorzketa-haitzuloak ohikoak ziren. Hezurrak, txukun jaso, eta Gordailua izeneko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentrora bideratu ditugu.
![]() |
| Aurkikuntzaren kokapena haitzuloan |

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina