31. EUSKAL ESPELEOLOGIA JARDUNALDIAK PRESTATZEN IZAN GARA LIZARTZAN

Aurreko asteburuan, Lizartza 1 kobazuloan aritu ginen 31. Euskal Espeleologia Jardunaldiak prestatzen. Jardunaldi hauen batzorde antolatzailea lau bazkidek osatzen dugu, eta asteburuan hiru kide Lizartza 1 haitzulotik barrura sartu ziren.

Argazkiak EEE-UEV

Horretarako, bi talde antolatu genituen, sarrera desberdinetatik sartuz, gune nagusiak berrikusi eta egokitzeko helburuarekin.

Lehenengo taldea, lau lagunek osatua, Atxuriko meatzetik sartu zen 10:45ean, eta 16:15ean iritsi zen bibak-era, arazorik gabe. Bertan, putzuak berriro instalatu, bibaka muntatu eta komunikazio-proba bat egin zuten. Proba 17:00etan egin zen, eta gailuak 17:01ean konektatu ondoren, komunikazioa behar bezala ezarri zen, 5etik 4ko balorazioarekin. 18:00ak aldera irteerari ekin zioten, eta 23:30erako denak kanpoan zeuden. Proba honetan, kanpoan, hurrengo taldeko AMETeko bi kidek hartu genuen parte, beste biak instalazioa amaitzen ari ziren bitartean.

Bigarren taldea, hau ere lau lagunek osatua, Lizartza 1etik sartu zen. Kasu honetan, gure lana putzu handienak berriro instalatzea, pasabide estuak berrikustea eta galeria nagusiko lehen putzuak egokitzea izan zen. Jardueran zehar ikusi genuen bigarren pasabide estuak progresioa nabarmen moteltzen duela eta zailtasunak sortzen dituela; horregatik, jardunaldietan zabaltzea aurreikusten da.

Argazkiak EEE-UEV

Oro har, bi taldeen lanari esker, aurrerapauso handiak eman dira kobazuloaren prestaketan, eta hainbat lan eginda geratu dira jardunaldietarako.

Argazkiak EEE-UEV

Argazkiak EEE-UEV



Iruzkinak

IKUSIENAK