ARANTZAZU ERREKA 1EKO ESPEDIZIOA. BUELTATU GARA ETA BUELTATUKO GARA!
AMET taldekoak Arantzazu Erreka 1 leizean (Oñati) jo ta su ibili gara. Duela bi urte eta erdi espeleourpekaritza-saioa egin genuen bertan, eta hainbat sifoi igaro genituen. Sifoiak igaro ondoren, 8 metroko eskalada bat igo gabe utzi genuen. Zer ote zegoen goian? Ez dakigu. Sifoietara iristeko "Amabirjina" pasabidetik igaro behar da, baina pasabide hori urtero sedimentuz betetzen da. Horregatik, azken hiru irteerak pasabidea garbitu eta zabaltzeko egin ditugu, eta azkenekoan urpean igeri egin dugu. Uztailean, "Amabirjina" pasabidearen egoera ikustera joan ginen, baina zer aurkituko genuen bagenekienez, pasabidea zabaltzeko prest sartu ginen. Pasabidea bi urtetan pilatutako sedimentuaren zati batez beteta zegoen. Lin, Joseba, Leire eta Laurent animatu ziren, eta bidoi erdi bat eta bi soka erabilita aritu ginen sedimentua ateratzen. Horretarako, leize osoa instalatu eta desinstalatu genuen Baina pasabidea estu geratzen zitzaigun oraindik. Esku gehiago behar genituen. I...