Poliki-poliki galeriak, eskaladak eta katazuloak ixten goaz

Asteburu honetan, taldeko bi kide geratu gara Elena galeriatik ateratzen den galeria bat esploratzeko eta topografiatzeko.

13:00etarako eskalada lekura iritsi gara. Eskalada 5 metroko kolada bat da. Ez du txapa bat sartzeko lekurik eta bertan dauden estalagmitak aprobetxatu behar dira. Laura animatu da eskalada egitera. Berarekin bi estribo eta kordino potolo bat eraman ditu. Estalagmitan estriboak eta kordinoa jarriz igotzea lortu du.


Eskalada gainean aurkitutako galeria

Galerian zehar aurrera egin du eta 50 bat metrora bukatzen zela abisua eman du. Egia esan, oso galeria polita da, espelotema zuriekin, estalagmita, estalaktita, kolada, kolumna, bandera, eszentrika, makarroi... denetarik dago.

Bukatzen zenez, topografia egitea erabaki dugu. Biak muturreraino joan gara eta topografian zentratu gara.

Eszentrika

Alboetan dauden zulo txikiak ixten joan gara, batzuetan inora ematen ez dutenak, besteetan ura beherago zegoen sifoietara doana.

Bidean instalatuak dauden eskalada eta eskubanda bat desinstalatu eta topografia koladaren gainean dagoen katazuloraino osatu dugu.

Osatutako topografiak 275 metro ditu. Puntu bat utzi dugu bukaeran, hurrengoan bertatik hasteko.

Galeria berriko espeleotemak

Iruzkinak