Elena galeriaren alboetara bideratu gara

Elena galeriak lana emango digu hurrengo asteetarako. Aurreko ataletan, Elena galeriatik behera eta gora egin dugu, kasu honetan alboetara ekin diogu.

Galeria bukaeran dauden forma eszentrikoak

Gutako bi, aurreko asteko eskaladara bueltatu gara baina beste 15 metro gora egin ondoren behera egitea tokatu zaigu. Arrazoia, barrunbearen estutzea izan da. Eskalada egin dugun tuboa beste 4-5 tubo txikitan bihurtzen da baina guztiak estuegiak dira eskalada jarraitzeko eta penaz bukatutzat eman dugu.
Taladroa beste taldeari pasatu diogu, beraiena apurtu egin baita. Eskalada eta gero, alboetara dagoen beste galeria batzutan sartu gara. Eskuineko galerian sartu eta katazulo eta beste eskalada bat probatu dugu. Katazuloak ibilbideak ditu gorantz eta beherantz, estuak, baina bi aldeetara jarraipena daukate. Beste taldeari taladroa utzi diogunez ezin dugu beherantz doan ibilbidean aurrera jarraitu. Aldiz, gora egiten duenak gatera oso estua dauka eta, edo gu baino finagoa den beste bat etortzen da edo hurrengoan, aurrera jarraitzeko mailu eta zintzelarekin zati bat apurtu beharra daukagu.

Galeria berriaren forma

Beste bi espeleologoak, alboetako galeria batean sartu dira. Bertan, estugune bat pasa eta gero, putzu txiki bat aurkitu dute. Putzu horren azpian errekasto baten ibilbidea dago baina metro batzuk aurrerago ura paretaren azpian desagertzen da. Eskubanda bat instalatu eta gero putzua gainetik igarotzea lortu dute. Galeriak, lurzoru zuri polit batekin aurrerantza laguntzen gaitu. Koladak duen aldaparengatik bidea zapuztu gaitu, beste eskalada baten beharra du honek, eta orduak kanporantza joaten animatzen gaitu.


Eskubanda jarri den tokia. Espeleologoaren azpian esandako putzua dago

Laukotea Jaturabeko kobazulotik irten ondoren



Iruzkinak