ELENA GALERIATIK GORA

Asteburu honetan, gure helburua Elena galeriatik harantzago dagoen eskalada izan da. Lehenago, Panthera gelara jaitsi gara, aurreko aldian berrikusi ez ziren hainbat zulo ikusteko. Begiratutako zuloak ez dute jarraipenik eta berriro 40 metroko sokan gora egin dugu. 


Kobazulorantz pisu gehiegi eraman dugu, baina pisua arintzeko barruan zegoen 40 metroko soka eskalada egiteko erabili dugu . 

14:00ak aldera eskalada egiten hasi gara, lehenengo Amaia igo da eta hiru-lau bat txapa sartu ditu, ondoren Josebak beste hiru-lau bat txapa sartu eta 15 metroko eskalada osatu dugu. Behetik ikusten den eskalada zati osoa egin ondoren, goialdean, konturatu gara beste 15 metroko eskalada dagoela eta gainera malda haundiagoarekin. 



Ondorioz, 40 metroko sokaren erdiarekin behera jaitsi, hori bai justu eman du eta bertan utzi dugu soka. Azkenean 5 metroko pasamanosa eta 15 metroko eskalada osatu da. 

Hurrengorako, 40 metroko soka hori erabiliz gero, beste luzera bat egin beharra dago eta orain iritsi garen lekuan, beste spitinox baten laguntzarekin, aseguratzailea ondo egoteko leku on bat jarri behar da. 

18:00etan dena batu eta kobazulotik irteerara abiatu gara, 22:00tan etxera iristeko helburuarekin (COVID19).  Zonalde honetan lokatzara asko dago eta eskalatzeko nahiko gaizki ibiltzen da.  





Iruzkinak