HITZALDIA + ZULOAN ZU! DOKUMENTALA GOIENAGUSIN
Otsailaren 25ean, goizeko 10:00etan, Bergarako Seminarixoan, Iñakik eta Santik, AMET elkarteko beteranoek, “Gure inguruko kobazuloak” hitzaldia eskainiko dute, eta ondoren Zuloan Zu! dokumentalaren emanaldia egingo da.
Hasieran, Aizkorri mendikatearen inguruan haitzuloekin orain arte izan duten harremana azalduko dute. Era berean, kobazuloei buruz argi apur bat ematen saiatuko dira, haien sorrera, ezaugarriak eta garrantzia modu ulergarrian azalduz.
Zuloan Zu! dokumental honek lehen saria lortu zuen Bartzelonako 7ª Nit de la Imatge Subterrània 2024 festibalean.
Ekitaldia Goienagusi kultur elkarteko kideei zuzenduta dago.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina