EIBARKO KLUB DEPORTIBOKO ESPELEOLOGIA TALDEAREKIN EGON GARA
Asteburu honetan, AMET taldeko bost lagun Eibarko Klub Deportiboko espeleologia taldearekin elkartu gara Oñatiko kobazulo batean. Urte askotan harremanik izan gabe egon ondoren, berriz elkartu eta elkar ezagutza berreskuratzeko aukera paregabea izan da.
Giro onean, esperientziak partekatu eta lurpeko jardueraz gozatu dugu. Gainera, irteera aprobetxatu dugu mugikorrekin probak egiteko eta LIDAR topografiak lantzeko, teknologia eta espeleologia uztartuz.
Azkenik, bazkari goxo batekin borobildu dugu eguna.




Iruzkinak
Argitaratu iruzkina