DIKAR ENPRESAREN DIRU-LAGUNTZA JASO DUGU

Aloña Mendi Espeleologia Taldeak DIKAR enpresaren laguntza ekonomikoa jaso du, eta horri esker gure jarduera eta lurpeko ikerketak aurrera eramaten lagunduko digu. 

Laguntza hori eskertzeko, enpresan bertan izan gara, eta gure esker ona adierazteko, gure lanetan ateratako argazki berezi bat oparitu diogu DIKAR enpresako lehendakariari, Ion Racionerori. Keinu xume horren bidez, espeleologiaren alde egiten duten laguntza guztien garrantzia azpimarratu nahi izan dugu.


Milesker!

Iruzkinak