ZULOAN ZU? FILMA IKUSTEKO AUKERA

Zine emanaldi bat antolatzeko asmoa baduzue, Oñatiko Aloña Mendi Espeleologia Taldeak egindako espeleologia dokumental bat eskaintzen dizuegu: Zuloan zu? filma. 


Dokumental honek lehen saria lortu du Bartzelonako 7ª Nit de la Imatge Subterrània 2024 festibalean.  Hemen filmaren sariaren egunak: 
Zuloan Zu? Hautatua izan zenekoa

Hau da Aloña Mendik egiten duen bigarren filma, izan ere, gure taldearen Urzulo filmak 2015. urteko euskarazko film onena saria irabazi zuen Bilboko Mendi Film festibalean. Txekiako, Eslovakiako eta Katmanduko mendi festibaletan ere onartua izan zen.

Laburpena: Aloña Mendi espeleologia taldeak Arantzazuko (Gipuzkoa) santutegitik gertu dagoen kobazulo baten esplorazioa kontatzen du. Ustekabeko agerpen batek ezustean harrapatu ditu espeleologoak, aurrera egiteko indarrak berreskuratzen ari baitira.

Esteka honetan filmaren trailerra ikus dezakezue:


Zuzendaria: Xanti Ugarte
Hizkuntza: Euskaraz (Azpituluak: Erdera, katalana, frantsesa, ingelesa)
Urtea: 2024

Kontaktua: Santi Ugarte
Telefonoa: +34 658 71 49 31
Posta: ametespeleo@hotmail.com  

Taldeko kide bat proiekzioaren lekuraino joango zen aurkezpenerako eta ondorengo solasaldirako. 


Animatu!

Fitxa teknikoa







Iruzkinak