AIZKORRI-ARATZ-UDALAITZKO HAITZULO HANDIEN EGUNERAKETA
Bazen garaia Aizkorri-Aratz-Udalaitzko haitzulo handien taulak eguneratzeko ordua. Iadanik AMETeko haitzuloen katalogoak 1.121 haitzulo ditu eta horietatik 1000 metroko garapena baino gehiago duten haitzuloak eta 100 metroko desnibela baino gehiago dutenak taula batzutara atera ditugu.
Garapenik handiena duena Gesaltza-Arrikrutz klasikoa da, Galarra eta Ubaoko kobekin batera, baina jarraian Lizartza 1 eta Iritegi sistema ditugu, datozen urteetan hazten jarraituko dutenak
Desnibel gehien duena beste klasiko bat da, Gazteluko Urzuloa 1. Hala ere, Lizartza 1 bigarren dago eta hau Gesaltza-Arrikrutz sistemarekin lotzea da gure hurrengo helburuetako bat. Atzetik Gaztelu Arroko Lezia 3 eta Ubao daude.
Haitzulo handien taulak blog honetako beste web orri batean dago, hala ere, hemen ere jarriko ditugu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina