FELIX RUIZ DE ARCAUTE

Aurten Félix Ruiz de Arcauteren heriotzaren 50. urteurrena bete da (1971ko uztailaren 24an izan baitzen). Istripua Larrako Lonne-Peyret (-717 m) leizearen esplorazioetan gertatu zen, eta bertan betiko moztu zen 20 urteko ibilbide zirraragarri bat, kobazuloetan bizitutako ikerketa eta abentura askoren segida luze bat, Félixek Euskal Herriko espeleologoekin zein nazioartekoekin burutu zuena. Dudarik gabe, bera izan zen 50 eta 60ko hamarkadetan espeleologiak izan zuen erreferente handienetarikoa, gure artean zein nazioartean ere.

Argazkia: AMET Artxiboa

Karaitza-14

Artikulu honek kontatzen du espeleologo sutsu honen erlazioa lurrazpiarekin, baina idazki honen bitartez, Euskal Espeleologoen Elkargoak bere errekonozimendua adierazi nahi dio. Ez dugu bere lanen erlazio kronologiko huts bat osatu nahi (inondik ere txikia ez dena), baizik eta, esplorakezioetan lankide izan zituen espeleologia taldeekin izan zuen harremana.

Karaitza-18

Modesto Cilaurren, Jose Luis Chinchurreta eta Antonio Arratibeli egindako elkarrizketa honen bitartez Arcauterekin Aizkorrin, Gipuzkoan, Bizkaian eta Larran egindako hainbat esplorazioak ezagutuko dituzue.


Argazkia: AMET Artxiboa

Iruzkinak