AR-103 leizearen garbiketa
AMET taldeko pare bat kide AR-103 leizea garbitzen egon gara. Garbiketa Euskal Espeleologoen Elkargoak (EEE) HAITZULO Espeleologia Taldearekin batera Zornotzako Bernagoitia auzoko Betzuen izeneko parajean egin da. AR-103 haitzuloa Urkiolako Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Eremuko babeserako eremu periferikoaren mugan dago. Garbiketa, Bizkaiko Foru Aldundiak lagundutako proiektu batekin abiatu da.
Garbiketan, HAITZULO taldeaz gain, Aloña Mendi Espeleologia Taldea (AMET), Grupo de Actividades Espeleológicas de Bilbao (GAES) eta Felix Ugarte Elkartea (FUE) taldeetako UEV-EEEko boluntarioek parte hartu dute: guztira hamalau pertsona.
Garbitu aurretik eta ondorengo irudiak
Hondakinak leizetik atera ahal izateko espeleo-sorospen teknikak erabili genituen: kanpoaldean, hiru metroko altueradun tripode batera lotuta, tirolina bat jarri genuen kontrapisu mugikor batekin, zaborrez beteriko zakuak leizeko sarreraren erdigunetik tripoderaino eramateko. Boluntarioak, aldiz, hiru taldetan banatu ziren: kobazulo barruan lau pertsona hondakinak batzen eta hiru pertsona kanpoaldean tirolina eta kontrapisua maneiatzen, eta, azkenik, gainontzekoak zaborra gaika banatzen eta big bag zakuak garraiatzen.Ateratako zakuak sailkapen zonalderaino garraiatzen |
Batu genituen hondakinen artean denetarik aurkitu genuen: beirazko botilak (gehienak apurtuta), plastikoak, latak, burdin zatiak, gurdi zahar baten gurpila (oso egoera txarrean), bidoiak, plastikozko baldeak, botilentzako plastikozko kutxak, jarlekuak, mangerak, pilak, bateriak, motor bobinak, gailu elektrikoren baten motorra… Guztira 2.400 kg, hasiera batean uste genuena baino gehiago.
Aurreko eta ondorengo irudiekin.
AR-103 leizearen barnealdea |
Amorebieta-Etxanoko udalak puntu garbi bat jarri zuen Bernagoitia auzoan eta bertara eraman genuen zabor guztia.
Ondo antolaturiko taldelanak posible egin zuen egun berean amaitzea lan guztia. Denok espero genuen momentua ere ez zen falta izan: patata tortilla gozo batzuekin egindako bazkaria.
Astelehenean bertan, Amorebieta-Etxanoko udalaren laguntzarekin, puntu garbia desinstalatu egin zen, eta edukiontziak zabortegira eraman.
Ateratako zaborraren zati handi bat. |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina