ARANTZAZU ERREKA 1 LEIZEKO ZULOTXOAK KM BATEKO TOPOGRAFIA EMAN DIGU ORAINGOZ
Larunbat honetan, Aloña Mendi Taldeko 2 partaide (Lin eta Laurent) eta Burnia taldeko beste 2 (Loti eta Teio) Arantzazu Erreka 1 leizera sartu gara. Aurreko astean, lurra kendutako puntura iritsi eta urik ez dagoela konturatu gara. Badaezpada, beste kubo lur batzuk atera ditugu bertatik ondo pasatzeko. Hala ere, kuboa haundiegia da galerian ibiltzeko eta bertan behera utzi behar izan dugu.
Aurreko urtean ikusi genuen zonaldea topografiatzen eta esploratzen hasi gara. 2 taldekide aurretik esploratzen eta beste bi atzetik topografiatzen aritu gara.
Bigarren gurutzera abiatu gara bertan ixten zela pentsatuz, baina jarraitzen duela konturatu gara. Errekan gora, galeriak, 300 metro jarraitzen ditu sifoi bateraino. Bidean aldetara doazen eskaladak eta galeria txikiak hurrengorako utzi ditugu . Errekak 10 litro daramatza segundoko. Oro har, galeria haundiak dira, 5 metroko zabalerarekin eta 5-15 metro tarteko altuerarekin.
Itzuleran, bidegurutzean, galeria nagusia beherantza hartu dugu. Galería hau igerian pasatu behar diren putzuez beteta dago. Aurrerago laku txiki bat dago eta goikaldean eskalada altu bat. 2 taldekidek lakutxoa pasatu eta handik beste 150 metro aurrera egin dute, kasu honetan ez digu topografia egiteko denborik eman. Bukaeran beste sifoi bat, katazulo bat eta beste eskalada bat agertzen dira. Alde honetako galeriak 20 metroko altuera eta 5 metroko zabalera dituzte.
Guztira 915 metro topografiatu ditugu. Bukaeran 150 metro topografiatu gabe utzi ditugu eta bidean alboetara doazen galeria pila bat.
Oso interesgarria!
ErantzunEzabatu