LIZARTZA 1 - TENPERATURA SENTSOREEKIN JOLASTEN
Espeleologo baten lana beti esploratzea, topografiatzea, argazkiak ateratzea edota instalatzea izan ohi da, oraingoan aldiz beste lan bat egitera joan gara Lizartza 1era.
Lan hau, endokarstaren, hau da, leize barruko tenperatura kontrolatzeko sentsoreak jartzea izan da. Leizearen dokumentua egiten dugunean, bertan bestelako informazioa txertatzea da helburua.
Bi sentsore generamatzan, batetik, lehena alde fosileko 20 metroko putzuaren azpian jarri dugu, bestea, mississippi ibaiaren espeleoforma batzuen gainean.
Denboraz genbiltzanez, mississippi ibaiari gora ekin diogu, galeria meandriforme eta estu batzuetatik gora. Batzuetan bi edo hiru aldiz frogatu behar izan dugu pasu berdina baina azkenean aurrera tiratu dugu.
Garaiz irten behar ginenez, momentu batean buelta ematea erabaki dugu. Bueltan topografia lanak egin ditugu, gutxi gora behera, 70 bat metro eginaz.
Lan hau, endokarstaren, hau da, leize barruko tenperatura kontrolatzeko sentsoreak jartzea izan da. Leizearen dokumentua egiten dugunean, bertan bestelako informazioa txertatzea da helburua.
Mississippi galerian bigarren sentsorea jartzen
Bi sentsore generamatzan, batetik, lehena alde fosileko 20 metroko putzuaren azpian jarri dugu, bestea, mississippi ibaiaren espeleoforma batzuen gainean.
Lehen sentsorearen kokapena
Bigarren sentsorearen kokapena
Garaiz irten behar ginenez, momentu batean buelta ematea erabaki dugu. Bueltan topografia lanak egin ditugu, gutxi gora behera, 70 bat metro eginaz.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina