50 URTE LEIZEAK IKERTZEN (1968-2018)

Zergatik sartzen zarete leize batean?
Zer dago barruan?
Kontaezina da...
Zerbait dago barruan erakartzen gaituena...

50 urte lur azpira sartzen.
Gurea lur azpiko mundua da baina
sariak jasotzen eta lanak egiten gustora gaude ere.

Hona hemen 50. urteurrenean jaso eta sortu ditugunak:

Atzo bertan Debagoieneko Kirol sariak ekitaldian egon ginen eta Oñati saria eman ziguten, urteetan egindako lanagatik. Debagoieneko Udal bakoitzak herriko kirolari edo taldea saritzen du. Beraz eskerrik asko Oñatiko udalari.




Orain dela aste batzuk, Arrikrutzeko Lehoiari buruzko liburu batean ere parte hartu dugu. Bertan, 5. kapitulua osatu dugu Leize-ikerlariak deritzon atala. Arrikrutzeko esplorazioaren historia eta Gesaltza-Arrikrutz kobaren deskribapena. Bestalde Gesaltza-Arrikrutz kobako argazki eta topografia haundi bat agertzen dira ere.


Egun bertan, liburuaren aurkezpena zela eta, Felix Ruiz de Arkauteri, Iñaki Zubeldia eta Javier Marotori eta Aloña Mendi Espeleologia Taldeari omenaldia egin ziguten. Bertan taldeko, adin guztietako, partaide izandako eta gaur egunekoak elkartu ginen.



Adin desberdineko partaideei hitz egiten dugula, hona hemen Borja Abarrategi, Andoni Olalde eta Jose Luis Txintxurretari egindako elkarrizketa (Noticias de Gipuzkoa).



... eta nik leizeak nituen maite.


Iruzkinak