"CUEVA DE LOS CUERVOS" HAITZULOA GARBITZEN (GALDAMES)

AMET taldeko bost pertsona “Cueva de los Cuervos” deritzon leizea garbitzen izan gara asteburu honetan. Garbiketa hau Euskal Espeleologoen Elkargoak (EEE-UEV) BURNIA Espeleologia Taldearekin batera prestatu du, Galdames auzoko Akendibar izeneko parajean. Aldiz, laguntza ekonomikoa Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ondarearen Zerbitzuak eman du. 

Garbiketaren bideo-muntai bat:

Garbiketaren bideo-muntaia

Leizea Batasunaren intereseko 8310 habitatarekin parekatuko litzateke ("Turismoak ustiatu gabeko letzeak"). lldo horretan, proposatutako jarduera habitat hori hobetzeko eta kontserbatzeko aukera handitzat jotzen da. "EAEn lurpeko babeslekuetan eta eraikinetan bizi diren kiropteroak kudeatzeko baterako plana" dokumentuaren lll. eranskinean ezarritakoaren arabera, "Los Cuervos haitzuloa" "lehentasunezko babeslekutzat" hartzen da, eta Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan sartutako espezieak hartzen ditu; Ferra-saguzar mediterraneoa “Galtzeko arriskuan”, Ferra-saguzar handia eta Koba-saguzarra “Kalteberan” eta Ferra-saguzar txikia “Interes berezikoa”. Saguzarren kolonia es molestatzeko helburuarekin aktibitatea azaroan egin da, horrela, bi helburuak bateragarri egiteko (babesa eta garbiketa).

Garbiketan, BURNIA taldeaz gain, Aloña Mendi Espeleologia Taldea (AMET),  Burumendi Espeleologia Taldea, GEMA Espeleologia Taldea, Takomano Espeleologia Taldea eta Felix Ugarte Elkartea (FUE) taldeetako UEV-EEEko boluntarioek parte hartu dute: guztira 30 pertsona.

AMET taldekook, koordinazioan, argazkilaritzan, plataforman dauden kontrapisuetan eta koba garbitzen izan gara partaide. Zaborra ateratzeko, zabor sakak bi kontrapisu (bat zaborra zegoen lekutik haitzuloko plataformara eta bestea plataformatik tirolinara) pasatu behar izan ditu eta ondoren tirolina luze bat, bukaeran, zaborra furgonetan uzteko.

Zaborra ateratzeko arazo nagusia 160 metroko tirolina izan da, big-bag zakuek abiadura ona hartzen baitzuten.

Batu ditugun hondakinen artean ardi artile kopuru handia, beirazko botilak, plastikozko kuboak, metalezko ontziak, plastikozko ontziak… agertu dira. Guztira 360 kg hondakin atera dira, gutxi gorabehera honela sailkatuak: 150 kg ardi artile, 60 kg beira eta 150 kg gainerakoa.

Bukaeran zabor guztia, San Pedro Galdamesen, espresuki jarritako puntu garbi batera eraman da. 


Nola ez, bukaeran, bazkari on bat egon da. 

Garbiketaren aurreko irudia eta ondorengoaren muntai bat. 








Iruzkinak