ARRIKRUTZ ERREBISATZEN: ARANTZAZU GELA

2019-01-27, igandea.


Igandean Arrikrutzera joan ginen Maravillas eta Arantzazu gelen artean dauden galeriak berrikustera. Aurreko egunetan euri asko egin duenez ur dexente aurkitu genuen bidean, batez ere Mezkita eta Maravillas gelen tartean dagoen putzuan (barruko arropa justu justu libratu genuen hemen). Antzeko zerbait gertatu zitzaugun Arantzazu gelako sarreran. Hemen ere ur putzu handi bat zeharkatu behar izan genuen, kasu honetan belaunerarteko ura zuena.

Esploazioari dagokionez, aparteko ezer. Topografian zeuden inkognitak errebisatu genituen eta hauetako batean, 8 bat metrotako altueran, pasamanos-trepada bat instalatu genuen. Sumatzen genuen moduan beste galeria multzo batekin elkartzen zela konprobatu ahal izan genuen. 

Argi dago gure aurrekoek galeria guzti hauek esploratu zituztela (bota markak ikusten bait dira) baina ez zutela galeria "txiki" hauek topografiatzen denbora galdu. Nahikotxo daude koba osoan topografiatu gabe, beste edozein kobetan duda gabe topografiatuko zirenak. Burura etortzen zaigun galdera: Nolako luzera izango luke Arrikrutzek galeria guzti hauek topografiatu izan balira? Erantzuna: Batek daki!

Igandea izanda, eta etxera goiz heltzea helburu, inguruko galeria batzuk errebisatu gabe utzi genituen. Beste egun batean begiratuko ditugu.

17:00 aldera kanpoan ginen.




Iruzkinak