LIZARTZA 1: 3321 m "topo", 465 m desnibela.
2018-10-13, Larunbata.
Lizartzara egin ditugun azken irteeratan ez
dugu topografia egiteko aukerarik izan. Denbora falta dela, edota neurgailuekin
suertatu zaizkigun arazoak direla eta, Lizartzan egin dugun bidea zehaztu
ezinik izan gara. Badaukagu gogoa norabidea eta zein sakoneratan gauden
jakiteko!
Esplorazio punta. -465m. |
Kortakogainen utzi dugu “Pajeroa” betiko moduan. Aspaldian kanpoan sendo jateko ohitura
hartu dugu ezer prestatzen hasi baino lehenago. Oraingoan patata tortilla eta
guzti! Bigarren bat ere badugu barruan jateko!
Taldeko wasapera azkenengo mezu bat bidali
dugu koban sartu baino lehenago: “Irteera
4tan, alarma 7tan”. Bueltan; taldekideen animo mezuak. Denak jarraian irakurtzerakoan barrea irten zaigu: Frentera goazela dirudi!!
11:15ak
aldera Atxuriko miñarako bidean gaude. Gaurko helburua esplorazioa jarraitzea
eta “puntaraino” topografia egitea
izango da. Ea oraingo honetan zortea dugun!
14:30ak aldera azken topo tokira iritzi gara.
Bi taldekideren artean topoa egingo dugu hirugarrenak bidea ekipatzen eta
esploratzen duen bitartean.
Esploratu gabe dugun puntura heldu garenean erabaki bat
hartu beharrean gaude: bi galeria ditugu aurrean. Zein? ”Eskumakoa” hartzen
dugu. Galeria lehorragoa da (urarekin nazkatuta gaudelako agian?).
5, 13, 5 eta 7 metrotako saltoak jaitsi eta bat-batean
kolada handi batekin topo egiten dugu, ia galeria osoa goitik behera hartzen
duena. Eta azpian ur putzu handi bat! Badirudi galeriak aurrera jarraitzen duela
baina aukera bakarra uretan sartzea da! Beste batean izan beharko da ordea …
Datorren irteeran “ezkerreko” bidea hartuko
dugula eta, bidegurutzeraino dena desekipatzea erabaki dugu; plakak izan ezik. Bigarren
patata tortilla jan, koban utziko dugun materialaren inbentarioa egin, vivac posible baterakoko galeria bat
ikusi eta kanporako bidea hartu dugu.
05:20tan, hego haize epelarekin, kanpoan gaude. Taldeko wasapera mezu laburra: "Irten gara. Dena ondo". Minutu bat ez da pasa ta taldekieen erantzunak! Hauek bai meritua!!
Afaria!! |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina