AKETEGIKO DAMIAREN KOBA

1884an, Ramon de Yarzak bere “Descripción Física y Geológica de la Provincia de Guipúzcoa”, Madrid, 1884, pág. 87, esaten du “…En la caverna de Acategui, situada en la sierra de Aizgorri, se hallan tambien restos de la misma especie”(Ursus espelaeus).
1894an, Alfonso Zabalak Euskalerria aldizkarian idazten du; “Me ha solido referir un labriego que fué guía de algunos extranjeros que la visitaron en tiempos de las obras del ferrocarril (se refiere al tendido de la línea férrea Irún-Madrid), que aquí existen enormes huesos y otros objetos, y que las personas que él acompañó llevaron varios allí encontrados.”

Aketegi kobaren topografia. Aketegi Erpiña azpian dagoena.

1943an, Reyes Corcosteguik, Aketegiko kobatik Ursus espelaeus y Ursus arctosen hezurrak atera eta Aranzadira eraman zituen. Bera izan koba honetan egon zen azken espeleolologoa eta harrezkero AMETentzako eta beste espeleo taldeentzako, galduta egon zen koba hau. 1987an Aketegi ipar aldetik miaketa bat egiten, AMETekoek Aketegi koba famatua aurkitu genuen. Koba, ipar-ekialdeko aldean dago eta “Aketegi erpina” izeneko tontorrean (Puntu geodesiko dagoen tontorrean) eta paretako oinarrian kokatzen da. Kobari, Aketegi izena jarri genion eta esploratu,katalogatu eta topografiatu genuen. Hezurrak gutxi zeuden bere barrenean, agian denak hartuak? Ez sarreran, ezta barruan ez genuen Aketegiko Damia ikusi, agian Gaiztozulon egongo zen.

Damiaren ekialdeko sarrera

1994an,Pyrenaika aldizkariaren 172. alean, Juan Mari Ansak artikulu bat idatzi zuen koba honi buruz. Artikulua ondo dago, baina ohitura bihurtzen ari den jokabide maltzur edo gutxienez axolagabearengatik ez da aipatzen bertan agertzen den topografiaren iturria, egileak, gu, hain zuzen ere, Aloña Mendi. Hori gutxi balitz, Pyrenaikan argitaratu ondoren kobarako bisitak ugaritu ziren eta eta koban oraindik jaso gabe geratzen ziren hezurrak desagertu ziren betirako.

1995ean, Mikel Oteroren eta Anton Txintxurretaren informazioari ezker, Aitxuri tontorrean koba bat aurkitu genuen, eta gu hara joanda, Aitxuri izena jarri genion. (2017an Zegamako udaletxeak mapa toponimiko bat atera zuen eta bertan agertzen ziren akats handiak egon zirela toponimiarekin, adibidez tontor izenak; Aitxuri tontorra, Aketegi da, eta Aketegi izenekoa, “Aketegi erpina” da. Aizkorri aurretik dagoen Aitzabal izenaz, Aitxuri da, eta abar).

Damiaren iparraldeko sarrera

Koba barruan, hartzen hezur batzuk aurkitu genituen. Kobaren neurriengatik eta hartzen hezurrak aurkituak izateagatik, dudan jarri ginen ea Damiaren koba bietariko zein ote izango zen. Zegamako artzain batzuekin egonda, hauek esan ziguten azken hau zela Damiaren koba eta ez “Aketegi erpina” tontor azpian dagoena. Gainera, Damiarena Zegamatik iparraldeko sarrera ikusten da, artzainek horrela esanda. Hezurrak direla eta, aurreko bi mendeetan zehar Aketegiko kobatik ateratakoak, zer kobetakoak ziren? Segur aski Damiaren kobatik, baina ziur ezin da jakin.

Egia esanda, inguruko jendeentzako koba ezaguna bazen ez zen hezurrak zeudelako, baizik eta mitologia aldetik zeukan garrantziagatik. Mitologiaz jakin gura duena, Barandiaranek argitaratutako liburuetan begiratu dezake.

Kokapena

Damiaren kobaren deskribapena

Aketegiko (lehen Aitxuri) ipar aldean kokatzen da koba hau, tontorretik hurbil. Kontu handiz ibili behar da kobara joateko, izan ere, belar malda oso pikoa da eta amildegira ematen du. Kobak, 193 metroko luzera eta 35 desnibela ditu, ia laua, hau, 30º HM alderanzko okermenduren alde eta IM-HE norabideko failen alde eraturakoa.

Kobak, bi sarrera ditu. Ipar aldekoa, 4,3 x 9 metro neurrikoa da, honek, 20 metroko galeria horizontalera ematen du eta bere norabidea HE aldekoa da. Ekialdeko sarrera, 1,7 x 4 metro neurrikoa da eta 29 metroko luzera eta 30º okerdurazko galeria du. HEko norabidea du eta harri-blokez beterikoa.

Bi galeria hauek elkartzen dira eta 50 metro luzeko galeria batetik jarraitzen du, zartadura bertikal baten alde sortutakoa eta 30º okermenduaren alde eta HMko norabidea.

Jarraian, HE norabiderantz eta 30 metroz luzeko galeriak desnibel barik jarraitzen du eta 10 metroko zabaleko laminatzaile batetik. Galeria honen Ekialdeko muturrean, 36 metroko tximinia aurkitzen da, eta bukaeran, 4,5 metroko salto estu bat, harri-blokez butxatuta.

Damiaren kobako topografia.


Gehiago jakiteko hezurrez edo mitologiaz,hemen duzue bibliografia hau.
  • ADAN DE YARZA, RAMON. 1884.Descripción Física y Geológica de la Provincia de Guipúzcoa. Memorias de la Comision del Mapa Geologico de España. Madrid.
  • ALTUNA, JESUS. 1972. Fauna de mamiferos de los yacimientos prehistoricos de Guipuzcoa. Munibe. 24: 1-464. San Sebastian.
  • ALTUNA, JESUS. 1973. Hallazgos de oso pardo en cuevas del Pais Vasco. Munibe.25: 121-170. San Sebastian.
  • ALTUNA, JESUS.; MARIEZKURRENA, KORO,; ARMENDARIZ, ANGEL,; BARRIO, LUIS, DEL.; UGALDE TXOMIN,; PEÑALVER, JAVIER. 1982. Carta Arqueologica de Guipuzcoa. Munibe 34: 1-242+cartografia. San Sebastian.
  • ANSA, JUAN MARI. 1994. La Dama de Aketegi: Cuando realidad y leyenda se aunan en su morada. Pirenaika aldizkaria.172.znb.
  • BARANDIARAN,JOSE MIGUEL DE. 1972. Obras Completas tomo I y II. Eusko Folklore.
  • ERAÑA,C.; ARRIZABALAGA,I.; et al.(AMET). 2010. El paleokarst de Aizkorri. Karaitza aldizkaria.18.znb.
  • PUIG Y LARRAZ, G. 1894. Cavernas y Simas de España.
  • ZABALA, ALFONSO M. 1894. Euskalerria aldizkaria.

Iruzkinak