HAITZULO GARBIKETA URKIOLAKO PARKE NATURALEAN (ARTZATE)
Berriro izan gara beste haitzulo baten garbiketan, honetan, Urkiolako Parke Naturalaren E-26 leizean. Artzate deritzon txabolen inguruan kokatua dago, Eskuagatxeko karstean.
Leizea, UEV/EEEren (Euskal Espeleologia Elkartea) gidaritzapean, GEMA Espeleologia Taldearekin elkarlan eta GAES, TAKOMANO, BURNIA eta AMET taldeetako beste partaide batzuen partehartzearekin garbitu da. Guztira, lantaldean, 11 pertsona egon gara hiru egunetan zehar.
Hiru eguneko lana egin da, lehenik lekua eta materiala prestatzen, ondoren garbiketa eta azkenekoz zaborra, aurretik sailkatuta, Durangoko Garbigunera eramaten.
Ateratako zikinkeriaren artean beirazko botilak, edozein motatako latak, plastikozko botilak, plastikozko poltsak, pilak, lapikoak, mahai-tresnak… zeuden, gutxi gora behera 300 bat kilo kaleratu ziren.
Leizea, UEV/EEEren (Euskal Espeleologia Elkartea) gidaritzapean, GEMA Espeleologia Taldearekin elkarlan eta GAES, TAKOMANO, BURNIA eta AMET taldeetako beste partaide batzuen partehartzearekin garbitu da. Guztira, lantaldean, 11 pertsona egon gara hiru egunetan zehar.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina