OÑATIKO LEHOIAREN ATZETIK
Osteguna 2018/07/12,
Kobazuloek badute erabilera eta
betekizun anitz, eta horren isla atzoko gure irteera, non ohiko espeleologiako
ekintzak egin ordez paleontologoei Arrikrutzetik segurtasunez ibiltzen lagundu
genien. Atzokoan Asier Gómez Olivencia, Juan Luis Arsuaga eta Dalén Love ikerlariak
izan genituen besteak beste Arrikrutzen, bertako lehoiari ADN analisiak egin
nahian dabiltza eta honen laginen bila etorri ziren. AMETetik, Arrikrutz-Oñatiko
Kobakoekin koordinazioan bertaraino modu seguruan iristen lagundu genien, horretarako
sokekin hainbat eskubanda instalatu genituelarik. Bukaeran denok pozik, ea
orain analisiak egiten dituztenean zer konta diezaguketen Oñatiko lehoiari
buruz!
Ezkerretik eskumara, Juan Luis Arsuaga, Dalén Love eta Asier Gómez, hartu beharreko laginak aztertzen.
Atzoko talde osoa.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina