IDENTIFIKAZIO PLAKAK JARTZEN

 2018-07-08

Jarritako plaka kobako sarreran.

Orain dela urte batzuk, Arrasateko BETk(Besaide Espeleologia Taldea) espeleologia egitea utzi zuela eta desagertu zen. Batzuk, Aloña Mendi Espeleologia Taldearekin (AMET) jarraitu zuten lan egiten, baina bi hutsune geratu ziren bukatu barik. Bat zen, berrogei urtean egindako lana katalogo batean agertzea, eta bestea identifikazio plaka jartzea koben sarreretan. Besaide taldeko izandako partaidea Jose Mari Expósitok plaka hauek jartzeko ardura hartu zuen eta 2017an hasita, 2018-06-27an ia bukatutzat eman zuen Identifikazio Plaka jartzeko lana.
Plaka hauek jartzeko, laguntza ere eduki zuen; Jaione eta Edorta Lizarraga, Agustin Berezibar eta AMETekoak baita, eta AZEk(Arrasate Zientzi Elkartea) aldetik plakak erosteko diru-laguntza eskaini zuen.
Guztira, 222 plaka jarri dira. Oraindik beste 15 plaka egiteko zain gaude beste hainbeste zuloetan jartzeko.

Plakaren neurriak.


Plaka jarritako eremuak hauek izan dira: Udalatx, Kurtzeberri, Tellamendi eta Uxar(Aitzorrotz ondoan). Kurtzeberri aldean(Aranguren), bi espeleo talde egin dute lana inguru honetan, Besaide taldeak(gaur egun plakak daude jarrita eurak katalogatuta zeukaten kobetan), eta AMETekoek, azken hauek, oraindik ez dute plaka jartzen sarreretan baizik eta zenbaki bat berde kolorekoa margotuta.
Plaka bakoitzean jartzen dena hiru datu dira: BESAIDE E.T., gero kobaren izena eta ID (Identifikazioaren zenbakia, koba bakoitzak zenbaki bat dauka eta).
Plakak jartzea zergatik? Besaidekoek, koba batzuetan zenbaki bat pintatzen zuten baina eguraldiaren eraginez, margotutako zenbakia ezabatzen zen, gehienak ez zeuden margotuak eta koba baten sarreran egoten ginenean, ez genekien zein zen koba hau edo berria zela. Gero baita, jendea kobetan sartzen dira euren kabuz, eta larrialdiren bat gertatuz gero, kanpoan dagoena plaka begiratu eta informazio horrekin koba non dagoen jakiten da.
Zulogailuez zuloa egiten plaka jartzeko Arrasateko Kurtzetxiki mendiko koba batean.




Iruzkinak