LIZARTZA 1: "PUNTAN" BERRIRO!
2018-07-25, Asteazkena.
Lizartzako puntako esplorazioari ekin diogu
berriro egun hauetan. Denbora pasa da “puntan” egon ginen azken alditik
(2017-11-25). Hilabete hauetan goiko aldea desekipatu dugu, argazkiak atera
eta Atxurin errekan gora esploratu eta topografiatu dugu baina bada garaia
beheraka jarraitzeko.
Eguna lokalean hasi dugu; 9tan. Aurreko
egunetik prestatutako materiala jaso, azkeneko prestaketak egin eta Kortakogañera abiatu gara. Zerbait jan,
jantzi eta Oñatiko baserritar batekin berriketa egin dugu. Harritu gaitu honek
gure esplorazioen berri izatea. Hala ere, bere aurpegia ikusita, bera gehiago
harritu da hor barruan zer dagoen kontatu diogunean. (Ez dugu sartzeko oso “animoso”
ikusi ...).
11:30 aldera martxan!! 2 bat ordu beharko
ditugu Lizartza 1 eta Atxuriko minako loturara heltzeko. Tartean meandro estuak
eta 5 jauzi bertikal. Hemendik “puntura” beste horrenbeste. Gaur denbora gehiago
beharko dugu -350m sakonerako putzuko instalazioa aldatu behar dugu eta. Bide
batez, -280m eta -350m bitarteko topografian konprobazio batzuk egingo ditugu
baita.
Azkenean heldu gara jaitsi gabe utzi genuen 8
metroko putzura (-400m). “Instalazio eskasa dauka honek!”, komentarioa. Harri garbirik
ez eta tentuz egin beharrekoa.
Hemendik aurrera gozamena!! Galeria zabal
bat!! Handia eta ederra!! Eta guretzako garrantzitsuena: aurrera jarraitzen duena! Badirudi
erreka azpian desagertzen dela, harri bloke artean. Ondo etorriko zaigu
uretatik apur bat irtetea. Haizea ere ez da hainbeste nabari. Galeria bitan
banantzen da. Alde batera, ur gardeneko sifoi bat. Hain dago garbia ura, azpiko lurra
bertan dagoela dirudiela, baina izango ditu metro batzuk sakoneran. Goitik jarraitzen
du galeriak. 8 bat metrotako “pasamanos” batekin errez egingo dugu aurrera sifoi
gainetik. Beste galerian, marmita handi bat, 7 bat metroko diametrokoa. Sakona. Kasu
honetan ere goiko erlaitzetatik igaro
beharrekoa. Kobak beste itxura bat du orain. Beste koba bat dirudi!
Tamalez, kanpoan dauden taldekideekin adostu dugun
irteera ordua gañean dugu. Bueltako bideari ekin behar diogu. Baditugu ordu
batzuk aurretik. Bost bat gelditzen ez bagara... Zerbait jan eta gora!
04:00tan kanpoan.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina