KARSTARI BURUZKO AZALPENAK ALOÑA MENDIKO MENDI IRTEERAN
Aloña Mendik mendi irteera antolatu du apirilaren 19rako, Elgea eta Zaraia mendilerroetan zehar.
Ibilaldia Elgea herrian hasiko da, eta Oñati eta Araba lotzen dituen mendikatera igoko dira parte-hartzaileak. Handik, Alabita gainetik igaro, Degurixara jaitsi, eta ondoren Basobaltzetik Kargalegura jarraituko dute; azkenik, Urkulun amaituko da ibilbidea.
Bidean zehar, AMET taldeko kideek Degurixa inguruko karstaren ezaugarriak azalduko dituzte.
Guztira, 14 kilometroko ibilbidea izango da, eta ez du zailtasun berezirik.
Irteera goizeko 07:00etan izango da, postetxe parean.
Izena emateko epea apirilaren 9tik 16ra bitartekoa izango da, honako helbide elektronikoan: alonamendi.mendi@gmail.com, autobusa bete arte.
Parte hartzeko, federatuta egotea beharrezkoa da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina