TOPAKETA KOBAKO ARGAZKILARIEKIN

Asteburu honetan Arrikrutzeko koba turistikoan izan gara, bertako gidak gonbidatuta. Gurekin batera beste bi argazkilari talde, batetik cerolumenes, Asturiaskoak, bestetik Ilunpe Art, Gasteizkoak. Helburua argazkiak nola ateratzen dituzten ikustea izan da. 

Bertara taldeko Iñaki eta Joseba gerturatu gara. Hori bai, gu mugikorrarekin eta led argidun tramankulu txiki batekin agertu gara.

Lehenik ‘excentrika’ dagoen aldera abiatura gara, bertan beraien aparatu, sentsore eta flash guztiak atera eta martxan jarri dira. Sei flash behar izan dituzte argazkiak ateratzeko eta guztiak aparatu txiki batek kontrolatzen zituen. Gainera flashen argia kontrolatzeko esne-kutxak edo tetra-brikak erabili dituzte. 

Arratibel galerian izan gara bertako galeria zabalen argazkiak ateratzeko, baita gours galerian ere, kolada eder bati argazkia ateraz. Ondoren, Korkostegi gelaren errekan barneratu gara linterna baten kolore polit batekin jolastuz eta bukatzeko Arrikrutzeko koba turistikoan gaudenez pasarelak ematen duen argiekin jolastu gara Galeria 53an. 

Bukatzeko, bertako eta Asturiasko produktuekin bazkari on bat izan dugu. 

Milesker Arrikrutzeko kobak gonbidapenagatik. 






Iruzkinak