ESPELEOLOGIARI BURUZKO DIBULGAZIOA ETA INGURUMENEKO SENTSIBILIZAZIOA
Gaur, Oñati Institutuko Larrañako egoitzan egon gara, Natura Inguruneko eta Astialdiko Gidaritzako Teknikariak izango diren ikasleei espeleologiari buruzko ikastarotxo bat eman diegu. Oso gustura egon gara haiek erakutsitako interesa ikusita. Datorren ikasturtean itzuliko gara.
Espeleologian erabilitako materialaz eta metodologiez gain, espeleologiaren ingurumeneko balioak ere erakutsi diegu etorkizuneko gidari hauei, tartean, lurpeko ekosistemen hauskortasunari buruzko sentsibilizazioa.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina