EUSKAL ESPELEO LAGUNTZAKO SIMULAKRO OROKORRA 2025
Aloña Mendi Espeleologia Taldeko hiru pertsona, Iñaki, Joseba eta Santi, 2025eko Euskal Espeleolaguntzako Simulakro Orokorrean izan gara. Bertan elkarte eta administrazioko talde desberdinek; Euskal Espeleo Laguntza (EEL), Nafarroako Espeleo Laguntza (NEL), Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitatea, Gipuzkoako eta Arabako suhiltzaileak, Mutrikuko Burumendi Mendi Taldeko laguntzarekin, erreskate-simulakro batean parte hartu dugu, gutxi gora behera 70-80 bat espezialista inguru ibili gara. Erreskateak bi mediku izan ditu, leize bakoitzean bat.
Erreskatea Olatzeko haran karstikoko Kobeta 1 eta Kobeta 3 leizeetan izan da. Bi leizeetan simulakro berdina egin da, hau da, zauritu bat -100/-150 metroko desnibel batetik kanpora ateratzea. Aktibitatea, goizeko 8:00etan hasi eta goizeko 3:00ak arte luzatu da.
AMETekoak leize kanpoko komunikazioetan ibili gara lanean. Iñaki Kobeta 3ko sarreran, Santi Kobeta 1eko sarreran eta Joseba taldeen garraioan eta Kobeta 1eko gaueko komunikazioan.
Kobeta 1 leizean bi talde eta Kobeta 3 leizean hiru talde osatu dira. Talde bakoitzak bere lekua zehaztua dauka eta bertan ohatila bat eramateko bidea instalatu behar izan dute. Dena instalatu ondoren, zauritua ohatilan atera dute.
Eskerrik asko antolakuntzari: Euskal Espeleo Laguntza eta Burumendi taldeari.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina