"DIVAGACIONES SUBTERRÁNEAS" LIBURUAREN ERRESEINA
Hona hemen AMETeko bazkideak argitaratutako liburuari buruz egindako aipamena:
Izenburua: Divagaciones Subterráneas
Idazlea: Laurent Richard
112 orrialde
Generoa: Narrazioa-Kronika
Laurenten bigarren liburu honen gaia, aurrekoaren bezala, espeleologia da. Hogei inguru kontakizun laburrek osatzen dute liburua. Kronika espeleologiko hauek batzuetan koba esplorazioetan izandako gertaerak dira. Besteetan espeleologia jardueraren inguruko hausnarketak eta bizipenak.
Liburu hau ez da espeleologia buruzko lan teknikoa. Horretarako badaude eskuliburuak eta Interneteko hamaika bideo. Ez da ere espeleologian egindako kirol lorpenen kronika epikoa. Hala ere, espeleologiaren jarduna barru-barrutik ezagutzeko eta ulertzeko, ezinbesteko irakurketa. Nire ustez, bere izenburua apalegia da, idazleak egindakoak ez dira dibagazioak. Dibagazioak baino, hausnarketa eta gogoeta zorrotzak dira eta gainera, sarkasmoz eta ironiaz adierazita. Modu honetan, tarteka irribarrea eginaraziko digute lurrazpiko “dibagazioa” hauek.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina