AMET EUSKAL ESPELEO LAGUNTZAREN SIMULAKROAN

Aste bukaera honetan Nafarroako 112-k eta SOS Deiak 112-k, Euskal Euskal Espeleo Laguntzak (EEL), Nafar Espeleo Laguntzak (NEL), Zaintza eta Erreskate Unitateak (Ertzaintza) eta Nafarroako suhiltzaileen Sorospen Talde Teknikoak (GRT) parte hartu dute urteko Espeleo Laguntzako Simulakro Orokorrean.

Belaguako albergearen parkinga. Gure aginte-postua.

Simulakroa Añiberkandia-El Comun zonaldean izan da, Belaguako aterpetxearen ondoan (Eraizeko lepoa) eta Izabako udalerrian (Nafarroa). Aktibitatea goizeko 08:00etan hasi eta domekako 07:30ean amaitu da, tartean 60 bat pertsona aritu gara, gehienak boluntarioak.

AMETetik 3 pertsona izan gara bertan, Iñaki, Borja eta Joseba. Iñaki kobazuloaren ahoko postuan izan da, Joseba sarrerako komunikazioan eta Borja leize barruan sorosle bezala ibili da. 

Sorosleak leizean sartzen

Aurtengo simulakroa Bosquete leizean gertatu da. Bosquete leizeak -300 metroko desnibelera iristen da eta Anielarra sistemaren sarbide nagusia da. 2016an benetako erreskate bat izan zen eta, beraz, leizea guztiz libratuta dago ohatila edo esku-ohe bat pasatzeko (hori da pentsatzen genuena). Hala ere, honek ez du esan nahi, leizea handia denik, ia leize guztia estua, oso estua, da eta harri oso txarra dauka. Añelarra sisteman (50 km) kasu erreal bat ematen bada, Bosquete leizetik aterako dute zauritua. 

Helburua Bosquete leizeko galeria baxuenetatik esku-ohea ateratzea da eta espero zen bezala oso simulakro luzea izan da, itxaronaldi luzeak, hotza eta leku estuegiak. 

Sartu aurretiko komunikazio bilera

Simulakroa 5 taldetan banatu da, lehena eta bigarrenak poliki-poliki bere zereginak egin dituzte, hirugarrenean (tramu zailena) denborak eta zonalde estu batzuk oso zaila jarri die progresioa eta laugarrenean eta bosgarrenean denborak eta bereziki hotzak zaildu die aurrera egitea. Goizean goiz, simulakroa  bertan behera utzi behar izan da. 2016ko erreskate errealean zonalde estuetan zauritua esku-ohetik atera eta beste gorputzeko estruktura bat jarri zioten igaro ahal izateko. Talde hauekin batera, komunikazioko taldea eta mediku taldea sartu da ere. 

Aktibitate guztietan asko ikasten da eta askotan, gehien, ondo ateratzen ez direnetatik. Simulakro honetatik asko ikasi dugu, hotzak, leku estuak, itxaronaldi luzeak jendearengan kalte egiten dute. 


Medikuen lehen taldea barrura sartzen


Zaurituaren aldaketa eta berrikuspena. Argazkia: Irene (Mediku taldea. NEL)


Hirugarren taldea barrura sartzeko itxaroten

Borja leizearen sarreran laugarren taldearekin

Hurrengo eguneko simulakroaren ebaluaketan

   

Iruzkinak