GESTATEI KOBA 1 TOPOGRAFIA BERRIZTUA
Badaramatzagu irteera batzuk Gestatei koba 1eko topografia berriztu nahian eta oraingoan bukatu dugu.
Goizean goiz, Lin, Leire, Unai (GAES) eta Joseba elkartu gara Gestateiko kobako topografía eta esplorazioa bukatzeko helburuarekin. Materiala prestatu eta 4x4arekin poliki-poliki Degurixa aldera abiatu gara.
4 pertsona garenez, bi talde egin ditugu, alde batetik Unai eta Joseba aurretik esploratzen joan dira eta atzetik Lin eta Leire topografia garatzen.
17 metroko putzuaren azkeneko tramoa |
Beste taldeko Leirek DistoX2 puntuak hartu ditu eta Linek marrazketa egin du, horrela kobazulo osoa bukatu arte. Leire mugikorrarekin Distoko datuak hartzen joan da gero etxean topodroidekin praktikak egiteko.
17 metroko putzutik aurrera dagoen paso estu baten topografia egiten |
Bi taldeak, 17 metroko putzuaren gainean elkartu gara eta topografoek behera jo dute topografiatzen, Josebarekin eta Unaik bitartean sokan praktikak egin ditu.
Linek, meandro estuan saiakera bat egin du baina estugunean gelditu da. Hemendik aurrera jarraitzeko 5 metroko sokatxo bat behar da eta Lin baino finagoa den norbait sartzea.
Topografia bukatu eta kanporantz abiatu gara laurok.
![]() |
Gaurko taldearen argazkia |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina