30. EUSKAL ESPELEOLOGIA JARDUNALDIAK

13 urte igaro ondoren, azkenik, UEV-EEEren Euskal Jardunaldi Espeleologikoak egin dira Larra-Belaguako exokarstean. Jardunaldiak martxoaren 27tik apirilaren 1era bitartean egin dira, 2024ko Aste Santuan.

Zemeto leizearen bila joandako taldea

Bertan Aloña Mendi Espeleologia Taldeko pare bat kidek hartu dugu parte, bertan egin diren ekitaldiak antolatzen, hitzaldi bat ematen eta karstaren prospekzioetan. 

Jardunaldietako partaideen argazkia

Txamantxoia aterpetxean izan dira egonaldiak, Belaguan. Egun bakoitzean 30 bat pertsonek hartu dute parte ekitaldietan. 

Goizez mendialdeko karstean egin dira prospekzioak, batik bat, Lapazarra, Belagua ibaia, Aztaparreta, Bitxitoza, etab zonaldeetan. 

Arratsaldetan, hitzaldiak egon dira, bertan Josebak landa-lana egiteko aplikazioei buruzko azalpenak eman ditu. 

Hurrengo egunerako prospekzioak prestatzen

Gauetan, AMETek dituen dokumentalen proiekzioak eman dira, Urzulo eta Zuloan zu!

Jardunaldiak amaitzeko, La Verna (Santa Grazi, Xiberoa) sala handia bisitatu dugu, haren neurriak ikusgarriak baitira.

Gustora egon gara bertan!

La Vernako sala bisitatzen (Santa Grazi, Xiberoa)

Iruzkinak