Irteera askotako asteburu bat: Duru 2, Irurixo eta Urdabide 12
Asteburu honetan 3 irteera egin ditugu. Larunbatean Duru 2 eta Urdabide 12 egin dira eta igandean Bergaran dagoen Irurixokoa.
Larunbatean, taldeko Borja eta Joseba prest gaudela, Laurent agertu da beste leize bat ikusi nahi zuela esanez. Beraz, hirurok, leize horren bila abiatu gara. Eskistan 4x4a utzi eta Enaitzeko urzuloaren bila joan gara. Goiz erdia leize horren bila egon arren ez dugu aurkitu, bai, ordea, beste leize txiki bat, baina 5 metroko desnibela zuena.
![]() |
Enaitzen aurkitutako leize berria |
Joseba eta Borja Urdabide 12ra abiatu gara. Bertan beste leku estu bat ikusi eta leizea topografiatu behar da. Eguerdia da eta bazkaldu ondoren hasi gara jaisten. Zuzenean behera jo dugu eta zulo txikiko harriak kentzen hasi gara. Barruan gaudela, haizea, barrurantz, nabaritzen da eta ur zarata ere. Baina gure azpian dagoen meandro zatia oso estua da eta nahiz eta metro eta erdi beherago joan garen ez dugu aurrera egitea lortu. Penaz, topografia eginaz gorantz joan gara.
Oraindik ez da euria guregana iritsi baina lainoa bai sartu dela eta meriendatzera Urbiako fondara abiatu gara.
Urdabide 12, 19 metroko lehen putzua |
Igandean, Lin eta Fish Irurixoko leizera joan dira. Koba interesgarria da baina oso espoliatua dago gaur egun. Bukaeran dagoen erorketan haize korrontea barrurantz nabaritzen da baina estugunea oso txikia da eta ezin da aurrera jo. Hona ere, harriak kentzera bueltatu beharko dugu.
Beste irteera baterako lana badugu...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina