URIBE ARROKO KOBA IV: BUKATUTA.


2018-08-19, Igandea.

Uriben materiala prestatzen.


Lizartzara joateko nahiko astirik ez eta Uribe (Degurixa) aldera igo gara gaurkoan. Koba 1985.urtean esploratu bazen ere, egun horretako irteeera txostenean idatzitakoak bertara bueltan eraman gintuen orain dela urte pare bat:


1985. urteko txostena

Sorpresa hartu genuen estugune horretara heldu eta jarraipen nabarmena ikusteaz gain, haize korrontea ere nabaritu genuenean.

Aurreko batean estugune hau zeharkatzea lortu genuen (Burniako Loti-ren laguntzarekin) eta 5 m jauzia, 3m “destrepe” bat eta 15 metrotako beste putzu bat jaitsi ondoren beste estugune batera heldu ginen. Gaurko honetan, estugune hau igarotzea dugu helburu. Hasieran lan nekeza zirudien arren, denbora gutxian errez egin dugu aurrera meandro estu batetik. Aurrean… gela bat. Orain arte koba honetan ikusi dugun handiena! Hala ere, hasierako esperantzak laster desagertu dira: Ez dago nondik aurrera jo! Lurra estaltzen duten harri bloke artetik haizea zetorrela iruditu zaigu eta bidea bilatzen saiatu gara. Ezinezkoa. Meandro gaineko leihotxo batera eskalada ere egin dugu, baina ezer!

Estugunea eta ondorengo meandroa


Zerbait jan, argazki batzuk atera eta kanporako bidean topografia berria egin dugu.


Eguneko azken eguzki izpiak ikusteko sasoiz heldu gara kanpora.

Iruzkinak