ARRIKRUTZEN ARGAZKITAN


2018-08-25, Larunbata.



Saldaili Arrikrutzeko sarreratik
Aspaldiko partez Arrikrutzera gerturatu gara argazkiak ateratzera. Aurten Arrikrutzeko lehioaren inguruan argitaratuko den liburuan parte hartuko dugu (kobaren esplorazioaren historia eta deskribapena azalduz) eta zenbait galerien eta gelen argazkiak berriz egin nahi ditugu.

Helburua, “Sifoia”, “Gose galeria”, “Mamuta”, “Aranzadi galeria” eta  “Aranzadi gela”-ko argazkiak ateratzea da.  Astia izaten badugu “Lehoiaren gela” ere aterako dugu baina hau, printzipioz, sarreratik gertu izanda, beste egun baterako ere utzi dezakegu.

Eguna betiko moduan lokalean hasi dugu; 9tan. Argazkiak ateratzeko material prestatu dugu. Ez gaude oso ziur nola moldatuko garen argazkiak ateratzeko, bi bakarrik bait goaz kobara. Aldi berean, kamararekin, flashekin eta “modelo” lanak egiteko justu xamar ibiliko garela badakigu eta taldekideen lana egingo duten lokaleko tripode zaharrak hartu ditugu. Burdin zati ederrak!!

11:00-k aldera koban sartu gara. “Sifoira” zuzen. Material ateratzen gauden bitartean, batek paretara begiratu eta: “-Estratificación cruzada!” esan du. Gustora geratu da gizona!! Hemendik “Gose galeriara”.

Aranzadi gela.
“Aranzadi gelara” heldu garenean hasi dira komeriak! Kriston gela eta bi tipo!! Kontuak ez zaizkigu ateratzen: “-Nola egin behar dugu hau bion artean?”. Zoratu egin gara baina nolabait moldatu gara azkenean…

Kanporako bidean “Aranzadi galeria” eta “Mamuta” atera ditugu. “Lehoiaren gela” beste egun baterako utziko dugu burua argazkiz saturatuta bait dugu biok...
Jaturabeko urtegia

Iruzkinak