LIZARTZA 1 DESEKIPATZEN.
2018/05/19, Larunbata.
Asteburu honetan Lizartza 1era bueltatu gara
-280 metroko sakonera arte leizea
desekipatzera. Nahiz eta zonalde honetan oraindik esploratu gabeko galeriak
izan, gure burua puntako esplorazioan jarria dugu (-400 metroko sakoneran) eta
momentuz galeria hauek alde batera ustea pentsatu dugu. Esploratuko ditugu
beranduago!

Larunbatean 11:00 aldera sartu ginen kobara
eta 13:30 aldera -280 metrotako sakonerara heldu ginen. Argazki batzuk atera
genituen eta koba desekipatzen hasi ginen. Poliki-poliki goraka egin genuen
argazkiak atera, petateak materialez bete eta instalazio fitxa egiten gindoazen
bitartean. Era berean, hurrengo baterako esploratzeko interesgarriak izan
daitezken zonaldeak ere apuntatu genituen.
Azkenean gaueko 23:00 aldera kanpora heldu
ginen materialez betetako sei petatekin. Goiz, Lizartzan izaten ditugun ordutegiak kontuan izanda!
Eguna, goizeko 01:00etan “Txinoan” Kebab bat
jaten bukatu genuen!! Tripa eta helburua beteta!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina