LIZARTZA 1. ORAIN ARTEKO ESPLORAZIOAREN LABURPENA
Ubaoko (Urzulo)
esplorazioan urteak eman ondoren (oraindik esplorazioak aurrera jarraitzen du),
Lizartza 1 leizean dihardugu azken bi urteetan. Hau dela eta, orain arte
egindako lanen laburpen txiki bat idaztea erabaki dugu hemendik aurrerakoak
errazago ulertu ahal izateko:
2002. urteko
irailean aurkitu genuen koba eta urte horretan bertan esploratu zen lehen
aldiz. Zenbait galeria topografiatu ziren eta -50 metroko sakonera arte
esploratu zen, leku estu batean esplorazioa bertan behera utziz. Horrela jaso
zen egun horretako irteera txostenean: “…
al fondo como llovio abundantemente se mojaron en el pozo final llenandoseles
la katiuskas de agua. El fondo se
estrecho mucho”.
![]() |
2002. urtea. Lehen esplorazioa. |
2016. urtean
zenbait saiakeraren ondoren, eta ingurua elurrez estaltzen zuen egun bat
aprobetxatuz, Lizartza 1 berriro lokalizatzea lortu genuen. Zuloa guztiz
estalita zegoen eta berriro ireki ondoren esplorazio fase berri bati ekin
genion.
![]() |
2016. Sarrera Ikusi ere ez zen egiten, haize korronteari esker lokalizatu zen berriro. |
2017. urteko
udaberrian lehenengo emaitzak jaso genituen: Goiko galerian estugune bat
zeharkatu eta galeria berriak agertu ziren. Hauek topografiatu eta punturik
sakoneneko estugunea errebisatzera joan ginenean hartu genuen ezustekorik
handiena: Hau zeharkatu eta errekasto batekin topo egin genuen, gerora, “Misisipi”
moduan bataiatua izango zena.
![]() |
2018. Atxuriko miñatik sarrera berria. |
Hortik aurrera,
behera eta behera etengabe! 100, 200, 300 eta azkenik 400 metroko sakonerara
heldu arte. Momentuz; leizeak beheraka jarraitzen bait du! Denok Lizartza eta
Gesaltza-Arrikrutz sistema elkartzea dugu buruan. Gero eta gertuago gaude amets
horretatik…
Bitartean, 2018an,
sarrera berri bat aurkitu diogu kobari. Zenbait saiakeraren ondoren Atxuriko
miña zaharreko galeria batetik Lizartzarekin elkartzen gaituen bidea aurkitu
dugu. Haize korronteari jarraituz, meatzariek harriz betetako galeria natural
bat hustu behar izan dugu horretarako. Sarrera berri honetatik -280 metroko
sakonerara heltzen gara Lizartza 1era. Bide erosoago batetik. Hau izango da, hemendik aurrera, esploratzen jarraitzeko erabiliko dugun sarrera.
Eta orain zer? Ba
orain, Lizartzan 280 metroko sakoneratik gora jarrita dugun material guztia
berreskuratzeko asmoa dugu. Asko bait da bertan “inbertitu” dugun materiala.
Soka, mosketoi, plaka, … horien beharra dugu beherakako bideari ekiteko. Lan
nekeza baina egin beharrekoa. Gogotsu gaude!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina