LIZARTZAN BARRENA

Aurreko hilabeteetan, gure irteera asko Degurixa aldean izan dira baina asteburu honetan Euskal Espeleologoen Elkargoko espeleologoak etorri dira Aloña Mendiko Espeleologoak laguntzera. Tartean Mitxel (Burumendi espeleologia Taldea), Txino (Satorrak) eta Iker (GEMA) iritsi dira. Aparte, AMETetik irteerara Leire, Lin, Joseba eta Iraide agertu gara. 

Materiala prestatzen

Gaurko helburua AMETeri laguntza emateaz aparte Lizartzako Lezia kanpokoek ezagutzea eta zonalde bat topografiatzea eta esploratzea da.

Goizeko 9tan lokalean elkartu gara guztiok eta Atxuriko meategiko puntara sartu gara. Meategiko puntan Joseba eta Iraide gelditu dira besteak agurtuz eta bueltan meategiko zulo batzuk begiratu dituzte. Eguraldiaren iragarpena ona da beraz barruan ez da urarekin arazorik egongo. 

Atxuri meategia eta Lizartza 01 lezia elkartzen duen pasabide estua

Beste guztiak Zaparradaren pasabidea deritzon zonaldera abiatu dira. Hemen Laurentek eta Lotik egindako eskalada igo eta goiko galeriak topografiatu dituzte. 

Txinok eta Mitxelek distoarekin datuak hartzen zuten bitartean Ikerrek mobilean informazioa deskargatu galeria marraztu du. Linek zeharkako soslaiak egin eta Leirek argazkiak atera ditu. Talde lan ona. 

Goiko galeriak topografiatzen eskalada txiki bat agertu da eta bertan inkognita bat. Inkognita honen jarraipena argia da baina ez daukagu mailurik oztopatzen digun blokea apurtzeko eta bertan behera utzi behar izan dugu. Eskaladen materiala erretiratu eta kanporantz atera dugu. 

Goiko galeriak topografiatzen

Gorantz Dutxaren pasabidera joan gara, hemen ur-jauzi azpian dagoen leiho bat eskalatu dugu. Eskalada Ikerrek igo du eta goialdean putzuaren instalazioa jarri du. Goiko galeriak esploratu baina ez du gehiagorako eman eta azkenean soka instalatuta utzi du hurrengorako. 

Dutxaren pasabideko eskalada

Lin eta Leire besteak baino lehenago atera dira gorantz baina meategira iritsitakoan talde osoa elkartu eta kanporantz batera abiatu gara. 

Goizeko ordu batetan irten gara.

Milesker Euskal Espeleologoen Elkarteko kideei zuen laguntzagatik.




Iruzkinak