"ARANTZAZUKO ONDARE EZKUTUA" HITZALDIA

Datorren ostegunean, irailak 8, 19:00etan, Arantzazuko auzo-etxean Aloña Mendi Espeleologia Taldeak Arantzazuko Ondare Ezkutuari buruzko hitzaldia emango du. 

Arantzazuko auzoan kokatzen diren haitzuloei buruzko hitzaldia izango da. Arantzazun dauden 258 haitzuloetako ondare natural, paleontologiko, arkeologiko, etnografiko eta bioespeleologikoei buruz hitz egingo da. Bereziki, auzoan agertu diren haitzulo handiei buruzko solasaldi bat izango da. 



Iruzkinak