ZAPATEI KOBAK GARBIKETA BAT BEHAR DU

Larunbat honetan, Santi, Iñaki, Lin eta Joseba, goizeko 9tan lokalean gelditu gara. Helburua Zapateiko koba ezagutzea, krokis bat egitea, zaborra non dagoen jakitea eta noraino iristen den ikustea da. 
Bisita hau , EEE-UEV, AMET, Besaide Mendi Taldea eta Arrasateko Udaletxearen artean egin nahi den garbiketa baten aitzinsolas bat da. Oraingoz, bakarrik, kobaren ezagutzaren atalean gaude. 
Mota guztietako hondakinak ikusi ditugu: kristalezko botilak, zapatak, burdinez esmaltatutako sukaldeko tresneria, kristalezko txanbilak, aluminiozko ontziak, zeramikazko potina, egurrezko gurdiaren gurpila, belarjaleen eta zakurren hezurrak, etab. 3-4 tn hondakin egon daitezke barruan. 

Sarrera handiaren azpian ikusten den zabor multzoaren zati bat

Zapateiko koba dagoen lekuraino gerturatu eta sarrera handiena aztertzen hasi gara. Sarrera handiaren lehen aldapa instalatu dugu, jende asko bertatik pasatu ezkero lokatza sortu norbait erori daiteke. Sarrera handi honen aldaparen azpian, koba osoaren zabor zonalde handiena kokatzen da. Aldaparen oinarrian, eskuinaldean, 40 metroko putzu bat kokatzen da. 

Bigarren sarreratik bota duten zabor kantitatea

Koba barrutik, ezkerrera abiatuz, beste sarrera txiki bat ikusi dugu, bertatik beste zabor kolada bat dago, bigarren zabor zonalde handiena da.
Ezkerreruntz jarraituz, hirugarren sarrera txiki batean, kristalezko botilaz betetako beste inguru bat ikusi dugu.  

Hirugarren sarrera batean aurkitzen den zaborra

Beste laugarren sarrera batean, ikusitako zabor maila txikia izan da, baina honen ondoan adreilu-horma batek erakarri gaitu. Adreilu-hormak zulotxo bat dauka eta galeria bat dagoela ikusi dugu. Santi kanpora joan da ea galeria horretara sarreraren bat iritsi daitekeen ikustera eta baita aurkitu ere. Galeria honek beste bi sarrera ditu eta Santi sartu den sarrerak zabor kantitate txiki bat dauka. Azken sarrera txikiak plastikozko hondakin gutxi batzuk bakarrik ditu. Adreiluzko hormak haitzuloa bitan banatzen du. 
Koba barrutik, bitartean krokis bat ere egin dugu, zaborrak non dauden kokatuta izateko. 

Azkeneko sarreran ikusi dugun zabor multzoa

Azkenik, Iñakik, Lin maixu dela, soka ikastaro azkar bat jasotzen zuen  bitartean, Josebak eta Santik 40 metroko putzua instalatu eta jaitsi dute ea zaborrik dagoen ikusteko. Beheraino ez gara iritsi soka gabe gelditu garelako baina 3 aluminio pote eta plastikozko beste hainbat botila ikusi dira.

Guztira 6 sarrera ditu Zapatei kobak eta beraietako lautan zaborra ikusi dugu. 
Edukiontziak uzteko lekua ere begiratzen ibili gara, batetik Zapatei koba baino 110 metro gorago, Arremena baserriaren aurrean, nahiko leku dago, beste leku bat Zapateiko kobaren sarrera handiaren aurrean izan daiteke, baina aurreko biak ez badute balio, Meatzerreka eta Altzaurruti baserrietara joateko sarreran, errepide ondoan, dagoen plataforman utzi daitezke.  
Lana egin eta gero, merezitako tortilla eta gazta jan dugu.

Ea Zapatei kobaz hitzegiten dugun hurrengo aldian garbi dagoela esateko den.

Iruzkinak