GIZA BURU-HEZUR TXIKI BAT AURKITU DUGU

Aurreko astean, kobazulo baten giza buru-hezurra aurkitu genuen, tamainarengatik umearena zirudien. Ondare arkeologikoa denez, ukitu ere ez genuen egin. Ondare arkeologikoa eta paleontologikoa ondare publikoak dira eta legearen babes osoa dute. 

Aurkitutako giza buru-hezurra

Bi zeramika zati eta hezur txiki batzuk

Aurkikuntza ahalik eta txukunen dokumentatu ( argazkiak, kokapena ...) eta informazio guztia Foru Aldundiko Kultur Ondarearen Zerbitzuko arkeologoari bidali genion. Erantzuna berehala etorri zen eta asteburu honetan Aldundiko arkeologoarekin batera kobazuloan sartu gara. Lurrazalean zegoena jaso dugu. Ez du ematen gehiago dagoenik, hala ere, indusketa egin behar den ala ez adituek erabakiko dute. 

Ikatz zonaldea

Buru-hezurra, eskuko hezur txiki bat eta bi zeramika puska jaso ditugu, baita beste hezur batzuk, animalienak edo. Galeriaren erdian, lurrean, ikatz asko ikusi dugu, noizbait bertan sua egiten zen seinale. Itxura guztien arabera Brontze Aroko ehorzketa da, orain dela 3000 urtekoa izan daiteke.

Aldundiko arkeologoarekin kobazuloan

Iruzkinak