URZULO (UBAO) HAITZULOAREN GAINETIK KATABERAKO MEATEGIA DAGO

Inoiz esan dugu Urzulo (Ubao) haitzuloa Kataberako meategiaren azpira iristen dela...

1956. urtean, Kataberako meategian, konkretuki Katabera 1 edo Iva meatze-ahoan, ur kolorazio bat egin zen. Legazpi eta Oñatiren arteko ur banaketa bat egitea nahi zuten eta horretarako Katabera barruan 200 metrotara dagoen putzu bat koloratu zuten. Egun batzuk geroago, koloratutako ura Ubaoko presan agertu zen. Ondorioz, Katabera eta Urzuloren arteko erlazio zuzena egiaztatu zuten. Hala ere, esan beharra dago, bata eta bestearen artean 100 metroko altuera desberdintasuna dagoela.

Ondorioz, Laura eta Joseba, asteburuan, Katabera 1 edo Iva meatze-ahotik barrura sartu gara. Esan beharra dago, sarreratik 80 metrotara lur erorketa arriskutsu bat dagoela eta igarobidea ez dala erraza.

Sarreratik 80 bat metrotara dagoen lur erorketaren pasabidea

Meategia topografiatzen hasi gara eta noizbehinka galeria nagusitik kanpo esploratzen ere ibili gara. Meategiaren sabaitik, batzutan, erortzen den urak galerian errekasto txikiak sortzen ditu, aurrerago, lur azpian desagertuz.

Lehenengo bidegurutzean ezkerreko bidetik jo dugu eta beste bidebanatze batekin topo egin dugu. Ezkerreko bidea hartuz gero 47 metro duen tximenea estu batera iristen da, hau, meatzariek gora eta behera igotzeko eta jeisteko erabiltzen zuten igogailuaren zuloa izango al da?. Eskuinekoa hartuz gero, beste 47 metro eta espiral eran igotzen duen galeria dago, bertatik materiala botako al zuten?.


47 metro duen putzua, kasu honetan gu behean gaude

Espiral hortatik gora egin dugu eta goikaldean labirinto polit bat ikusi dugu. Bestalde, irudian dagoen putzuaren goikaldean agertu gara. Kostata baina azkenean soka gabe igo gara. Bertan, 4-5 galeria daude baina bide guztiak lur erorketa bat dute eta ezin izan gara pasatu.

Bidean, galerien sabaiak eusteko metodo batzuk ikusi ditugu edo baita materiala galeriatik behera errazago joateko txirristak.

Galeriaren sabaia eusteko metodoetako bat

Materiala errazago jaisteko txirrista

Bukatzeko, berriro atzera egin eta lehenengo bidegurutzeko bidea hartu dugu. Beste 100 bat metro topografiatu eta 3-4 bat galeria esploratu ditugu. Hala ere, aurreko lekuan bezala gertatu zaigu, bide guztiak, metro batzutara, lur erorketa bat izan dute. Ez dakigu, lur erorketa hauek nahita eragindakoak edo naturalak diren.

Guztira 670 metro topografiatu ditugu. Meategietan topografia azkarragoa izaten da, galeria zuzenak dira.

Kolore morez Ubao agertzen da eta Kolore berdez Kataberako meategia

ARAOTZEN DESOBSTRUKZIOAK BERRIKUSTEN

Beste alde batetik, larunbatean ere, Laurent Ugastegi inguruan ibili da desobstrukzio txikiak berrikusten. 
Naasisoko koban aurrera egiten ahalegindu da, Linatzako dolina begiratu du, Ugastegi 4, 5 eta 7 errepasatu eta Ugastegi 9an, aurrera egiteko, lurra ateratzen ibili da. 

Iruzkinak