ERROITEGI AZPIKO PARETAK ERREBISATZEN

Larunbat honetan, Laurent eta Loti (BURNIA taldea), goizean goiz elkartu dira lokalean. Beraien helburua Erroitegi azpian dagoen harkaitz pareta bat berrikustea da. Horretarako, kotxea Aketaineko aparkalekuan utzi eta Iturrigorrirantza bideratzen dira. Pareta hauetan harkaitzetako hegazti mehatxatu batek egiten du bere habia, ez gaude bere habialdian, hala ere, kontuz ibili behar gara eta sarritan ez joatea gomendatzen digu basozainak.

Erroitegi azpiko pareta horietan bi leiho ikustea da asmoa. Lana, paretaren goikaldetik behekaldera erabaki dute egitea eta Iturrigorrirako pista horretatik gora joateko bide bat bilatzen hasten dira. Laster eskubanda zahar bat aurkitu dute. 30 metroko eskubanda horren bukaeran 6 metro luzeera duen koba motz bat agertu da. Ondoan, eskalatzeko bide batzuk daude instalatuak. Bide horietan, eskalatzeko erabili izan duten soka zahar bat ageri da. 

Erroitegi azpiko paretetatik gora. Eskubanda eta gero leiho bat agertu da.

Koba hori begiratu ondoren, Santi eta Andoni gerturatzen dira eta beste tresna batzuen artean dronarekin datoz. Drona oso ondo dator paretan dauden leihoak begiratzeko. Tamalez, ez daude asko eta hurrengorako bat bakarra gelditu da. Ezin izan dira bertaraino heldu.

Puntu horretatik 100 bat metrotara beste leize berri bat agertu da. Erroitegi zonaldean dagoen 5 metroko leize bat da, bere ahoa oso estua da eta barnean bi putzu irekitzen dira. Putzu batetik 7 metroko estugune bertikal bat dago, baina estugune batean bukatzen da, estugune honetatik haizea barrurantza doa. Itxura txarra duen arren leize honetara bueltatu beharra dago ea estugune hori taladroarekin pasatzen dugun ikustera. Beste putzuak 5 metro ditu eta agian estugunea eta gero dagoen galeriarantz doa.

Loti, aurkitutako kobazulo batean

Gorago beste bi zulo aurkitu dituzte. Zuloetako batek ez du jarraitzen, besteak, aldiz, harri batzuk kendu ondoren, 8 metroko putzu bat dauka. Behean ura zulo txiki batetik desagertzen da.

Erroitegi 10 izena duen kobazulo berria





Iruzkinak