Arantzazu erreka 1, aurreko urtean irekitako pasabidea itxi egin da

Goizeko 9etan Martin, Ane, Aitor eta Joseba lokalean gelditu gara Arantzazu erreka 1ra joateko. Gure helburua gazteei irakastea, sentsoreen infomazioa hartzea eta bereziki sifoiaren pasabidea irekitzea da. Baina badaezpada topografia ekipoa eta neopreno bat eraman dugu. Sartu aurretik zerbait jan dugu, barrurako txokolatea eta fruitu lehorrak eraman ditugu. Nola ez, batzuetan gertatzen dena, Croll bat gabe abiatu gara leizera. 

Aurreko urtean lortu genuen miraria (Arantzazu erreka 1eko pasabidea irekitzea), urtean zehar eroritako euriarekin, berriro itxi egin da. Arantzazu errekako miraria

Aurreko hilabetean pare bat irteera egin dira bertara, pasabidea irekitzeko asmotan baina sifoian ura zegoen oraindik eta ezin izan zen lurrik atera. Irteera horietan nabarmen hobetu da instalazioa.

Beherantz, jaisteko teknikak irakatsi dizkiegu berriei eta ondoren sentsoreen informazioa deskargatu dugu. 

Eguerdi aldera, sifoiaren pasabidera iritsi gara eta bertan urik ez zegoenez lurra ateratzen hasi gara. Berriek ere buxadura kentzen lagundu dute. 

Egunaren bukaeran buxadura irekitzea lortu dugu eta Martin animatu da pasu estu hori igarotzen. Guztiz lokaztu arren pasabidea igaro du eta berandu denez, berrikusketa hurrengo baterako utzi dugu. 

Itzuleran eta Croll bat gutxiagorekin buelta asko eman behar izan ditugu. Baina berriek oso ondo eta gustora igo dute. Ea hurrengoan berriro animatzen diren!

Iruzkinak