ESKALADAREN GALERIA
Eguraldi txarra iragarrita zegoenez, Arrikrutzera joan gara. “Galeria de los Gours”en bukaeran galeriak bihurgune egiten du, “Galeria de las Excentricas” aldera. Bihurgune horretan, gora joaten, eskuma aldean, topografia zaharrean “Galeria de la escalada” jartzen du. Susmoa geneukan eskalada hori eginda geneukala, baina daturik ez zegoenez hori egitera sartu gara Arrikrutzera.
Galeriak ez du jarraitzen, segituan ixten da. Horren gainean, galeriaren goi-goian baliteke zerbait egotea, baina eskalada konplikatu samarra da, paretak estraplomatuak eta gainera ez da batere garbi zerbait dagoenik, ez du merezi saiakera egiteak.Hortik, ondoko “Galeria de la Diaclasa”-ra joan gara Galeria ederra benetan, gourrak, estalagmitak eta zutabe ikusgarriak ditu galeria honek. Hemen berdina gertatzen da, dena ikusita dago, baina topografian daturik ez. Horregatik, topografiako leku ezezagun guztiak berriro ikusi eta marraztu ditugu.
Galeriak ez du jarraitzen, segituan ixten da. Horren gainean, galeriaren goi-goian baliteke zerbait egotea, baina eskalada konplikatu samarra da, paretak estraplomatuak eta gainera ez da batere garbi zerbait dagoenik, ez du merezi saiakera egiteak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina