BURGALAITZEN KOBA BERRIAK
2019ko Urria.
Burgalaitz mendian izan gara azken asteetan
lanean. Oñatiko lagun bati esker koba berriak katalogatu, esploratu eta
topografiatzeko aukera izan dugu. Guztira
hiru koba berri gehitu ditugu katalogora: Burgalaitz 7, 8 eta 9.
Burgalaitz 7. Hartz xolonpoa. |
Sorpresaz hartu ditugu koba berri hauek, egia
esan. Burgalaitz 7 eta 9 behinik behin. 8-ak ez bezala sarrera elegantea dute,
nabarmena. Ondo ikusteko modukoa. Burgalaitz 8 ez ikustea... pasa... baina beste bi
hauek… Badirudi inguru hori ez dugula begiratu.
Burgalaitz 9 -ko beheko gela bat |
Burgalaitz 7 horizontala da. Burgalaitz 9
bertikala eta 8 sator-zuloa. Azken honekin ez dugu denbora gehiegi galdu,
katalogatu, 6 bat metrotako zulo bertikala dela egiaztatu eta listo. Beste biak aldiz interesgarriak. Batean,
hezur “misteriotsu” bat eta hartz xolonpoak diruditenak. Bi behintzat, argiak.
Bestea, behera egiten duen leizea eta sarreran haize nabaria duena. Urduritasun
puntu bat pizten duen horietakoa. Are gehiago soka falta dela eta salto txiki
bat jaitsi gabe uzten denean.
Larunbat honetan, esplorazioarekin jarraitzeko asmoarekin
bueltatu gara Burgalaitz 9ra. Zuzen aurrekoan utzi genuen tokira joan gara. 6
bat metrotako saltoa jaitsi eta bidea bilatzeari ekin diogu ehiza txakurrak
bezala. Aukera guztiak baztertu ditugun arte. Hemendik ez da! Eta nondik dator
haizea? Sarrera aldean meandro batek aurrera jarraitzen du… handik? Bik topografia
egiten duten bitartean beste biak esplorazio eta instalazioarekin jarraituko
dute. Meandroan aurrerago beste 10m-ko salto bat, beste meandro estu bat eta
beste 10m-ko bigarren salto bat. Behean bidea estuegia!
Guztira 100 bat metro eta 28-ko desnibela duen
leizea topografiatu dugu. Koba polita da… baina gehiago espero genuen. Askoz
gehiago!
Otzaurteko Bentan emandako afari ederrarekin
kendu zaizkigu penak.
![]() |
Burgalaitz 9. 10 metroko saltoa. |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina