ESPELEOLAGUNTZAKO TOPAKETA TEKNIKOAK

Aste bukaera hontan taldeko 4 kide Euskal Espeleologoen Elkargoko (EEE-UEV) Espeleolaguntzako topaketa teknikoetan izan gara. Topaketa hauek Durangoko harrobi batean eta Aulestiako mendietan egin ditugu eta bertan 40 bat espeleologo hartu dugu parte.

Lehenengo egunean Espeleolaguntzako oinarrizko teknikak eta teknika aurreratuetan parte hartu genuen. Oinarrizko tekniken artean triangulazioa, kontrapisuak, esku-ohearen garraioa arroka artean, polipasto eta tirolinaren funtzionamenduaren atal erraz batzuk ikusi genituen. Teknika aurreratuenetan, aldiz, korapilo berriak, kontrapisuak korapiloekin eta tirolinen muntaiak azaldu zizkiguten.

Kontrapisuak praktikatzen

Esku-ohearen garraioa praktikatzen

 Harrobiaren goiko partean oinarrizko praktikak eta behean teknika aurreratuak.

Tirolinaren praktika

Ondoren afaria eta gaba Aulestiako Atxagarai aterpean pasatu dugu.

Bigarren egunean, aterpe ondoko mendietan, komunikazioetako taller praktikoa izan dugu. Komunikazio sistema desberdinak frogatu ditugu, menditik mendira. Konkretuki, Nicola sistema, TEDRA sistema eta genofonoak erabili ditugu talde desberdinen artean eta zonalde desberdinetan.


Nicola sistema frogatzen

Ederto egon dira Espeleolaguntzako topaketa tekniko hauek eta zorionak koordinatzaile eta sukaldeko laguntzaileei.

Iruzkinak