HAITZULO ZIKIN BAT GUTXIAGO (GORBEIA)


Aurreko aste bukaeran (2018/09/22) taldeko partaide bat Gorbeiako haitzulo eta ingurune batzuen garbiketan egon da.
UEV/EEE (Euskal Espeleologia Elkarteak) eta Orozkoko udaletxeak deituta, Gorbeiako Parke Naturalarekin elkarlan, Austingarmin inguruan GAES (Grupo de Actividades Espeleológicas de Bilbao) taldeak bere katalogoan dituen haitzulo batzuen garbiketa izan da.


Bertan UEV/EEE elkarteko beste talde batzuekin batera parte hartu da (GAES, ADES eta GEMA). Gainera Orozko herriko beste lagun batzuk ere auzolanean ihardun dute, guztira 25 bat izanik. Ateratako zikin guztia banatu ondoren (beirazko botilak, edozein motatako latak, plastikoak, butanozko sukaldeak, somierrak...) 300-400 bat kilo kaleratu dira. Ondoren, zikin guzti hau Orozko udaletxeak beraien garbigunera jeitsi dute.


Eguerdian eta Orozkoko udaletxeak antolatuta mokadu on bat prestatu dute, azkeneko dolinak garbitu aurretik. 

Egun eder bat pasatu genuen gogozko lan bat eginda. 

ZABORTEGI BAT GUTXIAGO!!!!













Iruzkinak