ZULOAN ZU? LEHEN SARIA JASO DU

Bidaliko dugu?? Ba bai, bidaliko dugu, zergatik ez!!

Eta horrela Zuloan zu? ikus-entzunezkoarekin "7ª NIT DE LA IMATGE SUBTERRÀNIA"ko lehen saria irabazi dugu. 

Herrialde ezberdinetako pilatxo bat taldek parte hartu duten emanaldi hau Bartzelonako Sant Pere 1982 aretoan egin da. Bertan, beste partaideen ikus-entzunezko aukeraketa handi eta bikain bat ikusi dugu.

Hainbat alditan komentatutako Arantzazu Erreka 1 Leizean pasatutako esplorazioak erakusten ditu ikus-entzunezko honek baina alde zahar eta berriaren artean gertatutako anekdota bat bereziki. 

Azaroan, ikus-entzunezkoa Aloña Mendiko mendi sailaren hamabostaldian estrenatu zen eta hurrengo emanaldia Araiako 12. Mendi festibalean izango da, otsailak 17an. 


Hurrengo estekan, ikus-entzunezkoari buruzko datu gehiago entzun daitezke.

AMET Oñati irratian









Iruzkinak